Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

viernes, 21 de mayo de 2010

Bideo bat aukezpen batean

Batzutan powerpoint aurkezpenetan bideoak kokatzea interesgarria izan daiteke. Horretarako aukera errazena, bideoa Interneten badago, diapositiban bideoaren url-ari esteka bat egitea da. Aldiz, aurkezpenean kokatu nahi dugun bideoa gure ordenagailuan badago, txertatu/bideoa menuaren bidez egingo dugu:



Adi! ez ahaztu bideoa eta aurkezpena karpeta berean edukitzeaz, horrela ziur egongo zara karpeta hori beste leku batean kopiatzean (adibidez beste karpeta batean edo pendrive batean) egindako lanak zegoen moduan jarraituko duela.

Baina aurkezpena On Line izan nahi badugu azken metodo honek ez du balio, bideoarekiko esteka erabilezina geratzen delako. Arazo hori ez edukitzeko,hona hemen prozedura: