Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

lunes, 15 de marzo de 2010

Aurkezpenak Google Docs erabiltzen

Powertpointak gure blogean erakusteko badaude tresna batzuk, adibidez Slideshare, baina oraingo honetan, Google Docs tresna erabiliko dugu, adi behekoari:

miércoles, 10 de marzo de 2010

Gif animatuak

Badirudi Bloggeren bidez gif bizidunak erakusteak arazoak sortzen dituela:
Blogger y los gifs animados
Blogger Help

Horren aurrean, nire proposamena zera da: guk sortutato gif animatua Bloggerera ez igo; horren ordez, beste URL batean kokatu, adibidez site batean, eta ondoren, blogeko irudiak txertatzeko ikonoaren bidez gure blogak erakutsi egingo du:



Trikimailu horretaz baliatuz, badugu blogean "powerpoint" sinpleak erakusteko aukera. Guk egindako aurkezpena gif animatu bihurtu dezakegu, eta era honetan txerta dezakegu gure blogean:



Gauza bat: ez erabili gif animatu gehiegi webgunean, askotan aspergarriak izan daitezke bere etengabeko mugimenduagatik.

jueves, 4 de marzo de 2010

Googlen bilaketak egiteko trikimailuak 1

Badaude trikimailu batzuk gure bileketan interatzen zaiguna materaia zahaztatzeko. Ikus dezagun baten bat:

- Hitza zehaztatzeko, komatxoen ("") artean kokatzea. Adibidez: Bizkaiko mendiak eta "Bizkaiko mendiak" aztertu.
- Hitz jakin bat edo beste bat dituen webguneak bilatzean
'OR' edo '|' zeinua (AltGr+1) erabiltzea. eta hitz jakin bat eta beste bat bilatzeko + kokatzea. Adibidez: bizkaiera OR batua eta bizkaiera + batua .
- Plus (+) zeinua
Googlek kontuan hartzen ez dituen hitzen aurrean idaztea. Gazteleraz edo ingeleraz badaude hitz asko, esaterako 'de', 'in', etab . Beraz, hitz horiek gure bilaketan sartzeko ez ahaztu + zeinua. Ikusi adibideak: From London to Oxford eta +From London +to Oxford
- Zuzenki definiziaok bilatzeko "Define:" biltu nahi dugun hitzaren aurrean kokatzea. Adibidez: turbina eta Define: turbina

Orain zuk.