Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

jueves, 17 de mayo de 2012

Elkarlanean

Webgune batean erabiltzeek web orri batzuetan elkarlanean egiteko aukera badute, wiki bat sortu dutela esan dezakegu. Adibidez Googlen site bat badugu eta erabiltzaile jakin batzuei baimena ematen badiegu idazteko, irudiak, bideoak kokatzeko, etb egiteko, Wiki bat izango dugu.

Baina badaude zerbitzu espezifikoak eta doakoak wikiak sortzeko. Wikispaces hauetariko bat da.

Wikispaces webgunean alta egin ondoren, menu intuitibo baten bidez nahiko erraza da informazioa sortzea eta editatea. Horrela, material didaktikoa irakasle batzuen artean sor edo ikasleen lanak gainera daitezke.

Hona hemen adibide bat:  wisitegi

martes, 20 de diciembre de 2011

Arbel digitala: Galleryn irudiak kokatzea

Arbel digitaleko irudietan bilatzean guk behar duguna ez badugu aurkitzen, geuk egin eta, ondoren, galerian koka dezakegu.
Hona hemen prozedura:

domingo, 6 de noviembre de 2011

Testu-dokumentuak Agrega plataforman

Orain arte testu-dokumentuak sortu ditugu eguneroko lanetan erabiltzeko; eta orain ere badago toki aproposa lan guzti hori birziklatu eta konpartitzeko: Agrega plataforma.

jueves, 13 de octubre de 2011

Agrega plataformako ODE bat moodlen

Agrega plataforman dagoen ODEak moodlen kokatzeko, lehendabizi hautatu behar dugu interesatzen zaigun ODEa eta ondoren deskargatu behar da. Begiratu ondoko aurkezpenean.

miƩrcoles, 14 de septiembre de 2011

Moodle plataforman ikasleak kudeatzen

Hona hemen Moodle plataforman ikasleak eskuz gaineratzeko eta ikastaro batean parte hartzaile bihurtzeko prozedura:

miƩrcoles, 13 de abril de 2011

Hutsuneak bete

www.goear.com webgunean musika entzuteko aukera dugu, bai. Honi Google Docs-en bidez egindako inprimakia lotzen badiogu, badugu "Hutsuneak bete" erako ariketak egiteko aukera:
Horretarako goear webgunean abestia txertatzeko kodea eta Google Docs inprimakiarena kopiatu behar ditugu eta, bestetan bezala, gure webgunean itsatsi.


Hona hemen adibide bat




viernes, 8 de abril de 2011

Dropbox, online fitxategiak konpartitzeko biltegia

Demagun gure ikasleei etxerako lana emailez bidali nahi diegula.
Bai, tamaina txikiko fitxategia bada zuzenean bidali daiteke, baina
tamaina handiegikoa edo exekutagarria bada, zer?
Horretarako dugu Dropbox: