Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

miércoles, 27 de enero de 2010

Irratia on-line 1

Hizkuntzak lan egiteko edo webgunea atseginago edukitzeko oso aukera ona irratia esku-eskuan izatea da. Horretarako hona hemen metodo bat:

Interneten irratiak aurki ditzakegu beheko esteketan

Irratia online

Radio Locator

Batzutan irrati erreproduzitzaile baten bidez agertuko dira (ikusi beheko adibidea), ba tresna horretan saguaren eskuineko botoiaz klikatzen dadugu, "propiedades" aukeran irratiaren URLa ikus dezakegu.

Orain, gure blogean Diseinua bistan "Añadir un gadget" klikatuko dugu eta ondoren "HTML/JavaScript" gadget-eko testu eremuan


honako kode hau itsatsiko dugu:

embed pluginspage=
"http://www.microsoft.com/windows/windowsmedia/en/Download/default.asp?tcode=9#location2"
showgotobar="False" transparentatstart="true" autostart="False"
showstatusbar="True" src="
irratiaren URLa" type="application/x-mplayer2"
bbclient="0" name="MC1" height="45" width="220">embed


Kontuz, dena jarraitua idatzi behar dugu. Gainera embed hitzetan desberdintasun ikurrak kokaku behar ditugu, HTML kodean suertatzen den bezala.

Hori eginda, gure blogean -edo sitean- irratia entzun ahal izateko erreproduzitzailea agertuko da.

Amaitzeko bi adibide:


RockKlassiker




Steel FM







miércoles, 20 de enero de 2010

Neurrira egindako mapak

Batzutan mapan erakusten diren baino gauza gehiago adieraztea gustatuko litzaiguke. Hori egiteko Google Maps tresnak aukera ematen digu, ikusi beheko bideoa eta ziur nago zuen materialak hobetzeko ideiak bururatuko zaizkizuela.

domingo, 17 de enero de 2010

Mapak eta planoak

Batzutan blogean mapa edo planoren batek lana erraztu edo webgune erakargarriagoa egiten du. Horretarako bide nekeza dugu, hau da, guk egin dezakegu irudia eta "Añadir imagen" botoiaren bidez blogean kokatu, baina badago beste bide bat, gainera oso sinplea, gure lana errazteko: Google Maps. Interesatzen zaigun mapa edo planoa ikusteko era honetan , egin horrela:

Google Maps-en bidez bilatu lekua
"Link" botoia klikatu
eta kodea kopiatu eta itsatsi blogeko HTML esparruan



Eta listo! Hona hemen froga bat:


Ikusi mapa handiagoa

jueves, 7 de enero de 2010

Estekak

Era erraz bat gure blogean edo sitean edukiak kokatzeko estekak dira. Horretarako guk nahi dugun elementua hautatu behar dugu eta halako ikonoa sakatu:


Horren ondorioz leihotxo bat irekiko da, eta bertan edukiaren URLa itsatsiko dugu. Badago prest esteka!

Estekak egiteko erabili ditzakegun elementuak astotarikoak dira; klikatzeko hitzak edota irudiak ondo daude, eta beraiei lotuta sareko HTML orrialdeak, pdf dokumentuak, swf fitxategiak, eta abar. Ikus dezagun adibideren bat:

Hitzak:

Bizkaia Irratia euskadunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da.

Irudiak:





1626an Quevedok "La vida del buscón Don Pablos" argitarazten du. Bere gaia "El Lazarillo de Tormes" edo "Guzmán de Alfarache"-rekin erlazionatuta dago: pikarokeria.



SWF elementua:




Kontuz! azken honetan esteka botoiaren ekintzan dago, kode honekin: getURL("adibidea.html", "_blank);



OHARRA
Esteka sakatzean, gure blogetik ez ateratzeko, HTLM kodean URLaren ostean target="_blank" idatzi; horrela estekarekin lotutako elementua beste leiho batean irekiko da.