Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

sábado, 27 de febrero de 2010

Soinuak blogean 1

Batzutan soinuzko fitxategiak beharrezkoak izan daitezke gure lanetan edo gure ikasleek egindakoetan. Hona hemen aukera bat: dewplayer.swf erreproduzitzailea; tresna honekin gure blogean mp3 fitxategiak kokatzea oso erreza da; adi beheko estekari:

Nestavista

Adibide bat
Lagun batek sortutako musika mp3 fitxategi batean genuen, ondoren, mp3 fitxategia eta dewplayera gure URL batean - kasu honetan gure sitean - kokatzen ditugu, eta orain gure blogean dewplayeren HTML kodean mp3-aren URL-a idaztea besterik ez dugu.
Entzun ...



martes, 9 de febrero de 2010

Altxor-bilaketa

Altxor-bilaketa (ingelesez Treasure Hunt, Scavenger Hunt edo Knowledge Hunt)jarduera motabat da, gai espezifiko bat era erakargarrian lantzeko erabiltzen dena. Galdera batzuk diraabiapuntua.

Altxor-bilaketen bidez, curriculumeko gai zehatzak jorra daitezke. Gainera, web orrietaninformazioa bilatzeko trebetasunak eta prozedurak landu daitezke, eta hipertestuen bidezirakurmena eta ulermena sustatzen dituzte.

Altxor-bilaketaren ezaugarriak ezagutzeko beheko esteka honetan sartu; hasteko "enviar", "entrar" edo "aurkibidea" botoiak klikatu eta asko ikasi!

ALTXOR-BILAKETA

Orain ausartu zeure altxor-bilaketa egitera: phpwebquest

lunes, 1 de febrero de 2010

Webquest

Webquest ikerkuntza-jarduera gidatu bat da. Jarduera horretan, ikasleek informazio guztia edo gehiena Interneten lortzen dute. WQak denbora ondo erabiltzen laguntzeko diseinatuta daude, eta haien helburu nagusia informazioa tratatzea da, ez bilatzea.

WQen bidez, informazioa prozesatzeko trebetasunak gara daitezke, eta goi-mailako jarduera kognitiboak sustatu; besteak beste, analisia, sintesia eta ebaluazioa. Jarduera curriculumeko edukiak jorratzeko balia daiteke.

WQ egituratuta dago; bere ezaugarriak ezagutu ditzakegu beheko esteka honetan; hasteko "enviar", "entrar" edo "aurkibidea" botoiak klikatu eta asko ikasi!

WEBQUEST

Orain ausartu zeure webquest egitera: phpwebquest