Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

viernes, 30 de abril de 2010

Hot Potatoes

Hezkuntzan eta IKT munduarekin erlazionaturik baditugu "Hot Potatoes" tresnak gure ariketak sortu ahal izateko. Guztira bost aplikazio desberdin dira eta "suite" bat osatzen dute.
JQuiz: erantzunak emateko ariketak
JCloze: hutsuneak bete erako ariketak
JCross: Gurutzegramak sortzekoa
JMatch: elementuak lotzeko edo ordenatzeko ariketak
JMIx: Esaldi desordenatuak berregitekoa

Pragramatzean jakin gabe oso erraz sortzen dira ekintzak tresna hauen bidez. Baina erabiltzen hasteko, lehendabizi Hot Potatoes softwarea deskargatu behar dugu.

Hasiberriek hurrengo estekan ikastaro bat duzue. Ikusiko duzue zer erraza den!

martes, 27 de abril de 2010

Egutegia

Gure siten ikasleek lenei, irtereei edo beste ekintzei buruzko informazioa eskura izan dezaten, Google Calendar eta Google Docs tresnak erabiki ditzakegu:

Lehengo urratsa egutegia sortzea da, hona hemen nola:


Behin sortuta egutegia, besterik ez dugu egun bakoitzean klikatzea eta bertako gertaera gaineratu "Crear evento" aukeraren bidez. Honetan ere, erantsitako fitxategiak erabili ditzakegu, Google Docs-en ditugunak, esaterako.
Horretarako horrela egin:

1 Nahi dugun egunean sagua kokatuko dugu eta "Crear evento" botoia klikatu.


2 Gertaeraren deskribapena egin.


3 "Añadir archivo adjunto" klikatu gure fitxategia gaineratzeko. Listo

miércoles, 7 de abril de 2010

Testu dokumentuak PDF eran

PDF erako dokumentuak ondo datozkigu gure testuak eta lanak sarean erakusteko. Behin eginda lana testu prozesatzaile baten bidez, PDF creator programa erabiliz, gure lana prest egongo da emailaren bidez bidali edo blogean kokatzeko.

Horrela, blogean eskura izateko guk sortutako testu dokumentuak, PDF bihurtu ondoren
- Gure sitera edo Google Docs-era pdf dokumentua igo
- Nabigazio barratik bere helbidea kopiatu
- Eta blogean helbide horretara esteka bat egin

Adibide bat