Frogak egiteko bloga

Ideia batzuk geure edukiak site eta blogean argitaratzeko

jueves, 9 de diciembre de 2010

Altxor bilaketa Google Docs erabiltzen

Altxor bilaketak eta Webquest-ak egiteko dohainiko aukera "profesional" batzuk ditugu, baina batzutan URLaren jabeak aldaketak egiten ditu eta zuk nekez prestatutako lana estekarik gabe geratzen da, edo zurearen ordez beste pertsona batena agertzen da.
Hori gerta ez dadin Google Docs erabili dezakegu. Adi:

Aurkezpena PowerPoint erabiliz egin dezakegu eta Google Docs-en kokatu ("Subir" botoia) edo, bestela, zuzenki Google Docs-en bidez egin ondoren ("Crear nuevo" botoia). Amaitzeko aurkezpena argitaratuko dugu "Publicar el documento" klikatzean.


Behin horrela eginda, bi aukera izango ditugu:
Bai esteka ("Enlace") bai tartekatzeko kodea ("Incrustar") kopiatu eta gure webgunean itsatsi.
Listo!

jueves, 21 de octubre de 2010

Musika MySpacetik 2

Aldaketak egon dira MySpace webguneko musika blogean sartzeko. Oraingo honetan prozedura erraztu dute, html kodea eskura utzi baitute. Kode hori kopiatzea eta blogeko HTML widget edo Sarrerak sortzeko lekuan itsastea besterik ez dugu.


Oharra, blog barruan MySpaceko musikaren erreproduzitzailea ez geratzea txarrena da.

miércoles, 29 de septiembre de 2010

RSS

Webgune desberdinetatik edukiak konpartitzeko RSS-ak (Really Simple Syndication)erabili ditzakegu. Esaterako, webgune baten berriak gure blog edo siten eskura edukiko ditugu ondokoa egiten badugu:

miércoles, 9 de junio de 2010

Altxor bilaketa Google Docs erabiltzen

Adibide honetan altxor bilaketa bat egin dugu Google Docs tresna erabiliz.
Lehendabizi Altxor bilaketa sortuko dugu diapositibetan "Sarrera", "Galderak", "Baliabideak" eta "Azken galdera" , hau da, altxor bilaketaren elementuak bereizten.
Amaitzeko, Google Docs-en aurkezpena "publikatu" ondoren, tresna honek emandako kodea itsatsiko dugu blogean.
Hona hemen adibidea:

sábado, 5 de junio de 2010

Musika myspacetik

Web 2.0 barruan myspace webgunea dugu, bertan lagunek eta harremanetan dauden pertsonek musika, argazkiak eta beste elementu batzuk parteka ditzakete. Musikari dagokionez oso leku aproposa da blogean copyright arazorik gabeko musika kokatzeko, gainera prozedura erraza da:





















Consigue Flash ahora.

Para poder escuchar o ver este contenido, tienes que actualizar tu versión de Flash.









viernes, 21 de mayo de 2010

Bideo bat aukezpen batean

Batzutan powerpoint aurkezpenetan bideoak kokatzea interesgarria izan daiteke. Horretarako aukera errazena, bideoa Interneten badago, diapositiban bideoaren url-ari esteka bat egitea da. Aldiz, aurkezpenean kokatu nahi dugun bideoa gure ordenagailuan badago, txertatu/bideoa menuaren bidez egingo dugu:



Adi! ez ahaztu bideoa eta aurkezpena karpeta berean edukitzeaz, horrela ziur egongo zara karpeta hori beste leku batean kopiatzean (adibidez beste karpeta batean edo pendrive batean) egindako lanak zegoen moduan jarraituko duela.

Baina aurkezpena On Line izan nahi badugu azken metodo honek ez du balio, bideoarekiko esteka erabilezina geratzen delako. Arazo hori ez edukitzeko,hona hemen prozedura:

viernes, 30 de abril de 2010

Hot Potatoes

Hezkuntzan eta IKT munduarekin erlazionaturik baditugu "Hot Potatoes" tresnak gure ariketak sortu ahal izateko. Guztira bost aplikazio desberdin dira eta "suite" bat osatzen dute.
JQuiz: erantzunak emateko ariketak
JCloze: hutsuneak bete erako ariketak
JCross: Gurutzegramak sortzekoa
JMatch: elementuak lotzeko edo ordenatzeko ariketak
JMIx: Esaldi desordenatuak berregitekoa

Pragramatzean jakin gabe oso erraz sortzen dira ekintzak tresna hauen bidez. Baina erabiltzen hasteko, lehendabizi Hot Potatoes softwarea deskargatu behar dugu.

Hasiberriek hurrengo estekan ikastaro bat duzue. Ikusiko duzue zer erraza den!

martes, 27 de abril de 2010

Egutegia

Gure siten ikasleek lenei, irtereei edo beste ekintzei buruzko informazioa eskura izan dezaten, Google Calendar eta Google Docs tresnak erabiki ditzakegu:

Lehengo urratsa egutegia sortzea da, hona hemen nola:


Behin sortuta egutegia, besterik ez dugu egun bakoitzean klikatzea eta bertako gertaera gaineratu "Crear evento" aukeraren bidez. Honetan ere, erantsitako fitxategiak erabili ditzakegu, Google Docs-en ditugunak, esaterako.
Horretarako horrela egin:

1 Nahi dugun egunean sagua kokatuko dugu eta "Crear evento" botoia klikatu.


2 Gertaeraren deskribapena egin.


3 "Añadir archivo adjunto" klikatu gure fitxategia gaineratzeko. Listo

miércoles, 7 de abril de 2010

Testu dokumentuak PDF eran

PDF erako dokumentuak ondo datozkigu gure testuak eta lanak sarean erakusteko. Behin eginda lana testu prozesatzaile baten bidez, PDF creator programa erabiliz, gure lana prest egongo da emailaren bidez bidali edo blogean kokatzeko.

Horrela, blogean eskura izateko guk sortutako testu dokumentuak, PDF bihurtu ondoren
- Gure sitera edo Google Docs-era pdf dokumentua igo
- Nabigazio barratik bere helbidea kopiatu
- Eta blogean helbide horretara esteka bat egin

Adibide bat

lunes, 15 de marzo de 2010

Aurkezpenak Google Docs erabiltzen

Powertpointak gure blogean erakusteko badaude tresna batzuk, adibidez Slideshare, baina oraingo honetan, Google Docs tresna erabiliko dugu, adi behekoari:

miércoles, 10 de marzo de 2010

Gif animatuak

Badirudi Bloggeren bidez gif bizidunak erakusteak arazoak sortzen dituela:
Blogger y los gifs animados
Blogger Help

Horren aurrean, nire proposamena zera da: guk sortutato gif animatua Bloggerera ez igo; horren ordez, beste URL batean kokatu, adibidez site batean, eta ondoren, blogeko irudiak txertatzeko ikonoaren bidez gure blogak erakutsi egingo du:



Trikimailu horretaz baliatuz, badugu blogean "powerpoint" sinpleak erakusteko aukera. Guk egindako aurkezpena gif animatu bihurtu dezakegu, eta era honetan txerta dezakegu gure blogean:



Gauza bat: ez erabili gif animatu gehiegi webgunean, askotan aspergarriak izan daitezke bere etengabeko mugimenduagatik.

jueves, 4 de marzo de 2010

Googlen bilaketak egiteko trikimailuak 1

Badaude trikimailu batzuk gure bileketan interatzen zaiguna materaia zahaztatzeko. Ikus dezagun baten bat:

- Hitza zehaztatzeko, komatxoen ("") artean kokatzea. Adibidez: Bizkaiko mendiak eta "Bizkaiko mendiak" aztertu.
- Hitz jakin bat edo beste bat dituen webguneak bilatzean
'OR' edo '|' zeinua (AltGr+1) erabiltzea. eta hitz jakin bat eta beste bat bilatzeko + kokatzea. Adibidez: bizkaiera OR batua eta bizkaiera + batua .
- Plus (+) zeinua
Googlek kontuan hartzen ez dituen hitzen aurrean idaztea. Gazteleraz edo ingeleraz badaude hitz asko, esaterako 'de', 'in', etab . Beraz, hitz horiek gure bilaketan sartzeko ez ahaztu + zeinua. Ikusi adibideak: From London to Oxford eta +From London +to Oxford
- Zuzenki definiziaok bilatzeko "Define:" biltu nahi dugun hitzaren aurrean kokatzea. Adibidez: turbina eta Define: turbina

Orain zuk.

sábado, 27 de febrero de 2010

Soinuak blogean 1

Batzutan soinuzko fitxategiak beharrezkoak izan daitezke gure lanetan edo gure ikasleek egindakoetan. Hona hemen aukera bat: dewplayer.swf erreproduzitzailea; tresna honekin gure blogean mp3 fitxategiak kokatzea oso erreza da; adi beheko estekari:

Nestavista

Adibide bat
Lagun batek sortutako musika mp3 fitxategi batean genuen, ondoren, mp3 fitxategia eta dewplayera gure URL batean - kasu honetan gure sitean - kokatzen ditugu, eta orain gure blogean dewplayeren HTML kodean mp3-aren URL-a idaztea besterik ez dugu.
Entzun ...



martes, 9 de febrero de 2010

Altxor-bilaketa

Altxor-bilaketa (ingelesez Treasure Hunt, Scavenger Hunt edo Knowledge Hunt)jarduera motabat da, gai espezifiko bat era erakargarrian lantzeko erabiltzen dena. Galdera batzuk diraabiapuntua.

Altxor-bilaketen bidez, curriculumeko gai zehatzak jorra daitezke. Gainera, web orrietaninformazioa bilatzeko trebetasunak eta prozedurak landu daitezke, eta hipertestuen bidezirakurmena eta ulermena sustatzen dituzte.

Altxor-bilaketaren ezaugarriak ezagutzeko beheko esteka honetan sartu; hasteko "enviar", "entrar" edo "aurkibidea" botoiak klikatu eta asko ikasi!

ALTXOR-BILAKETA

Orain ausartu zeure altxor-bilaketa egitera: phpwebquest

lunes, 1 de febrero de 2010

Webquest

Webquest ikerkuntza-jarduera gidatu bat da. Jarduera horretan, ikasleek informazio guztia edo gehiena Interneten lortzen dute. WQak denbora ondo erabiltzen laguntzeko diseinatuta daude, eta haien helburu nagusia informazioa tratatzea da, ez bilatzea.

WQen bidez, informazioa prozesatzeko trebetasunak gara daitezke, eta goi-mailako jarduera kognitiboak sustatu; besteak beste, analisia, sintesia eta ebaluazioa. Jarduera curriculumeko edukiak jorratzeko balia daiteke.

WQ egituratuta dago; bere ezaugarriak ezagutu ditzakegu beheko esteka honetan; hasteko "enviar", "entrar" edo "aurkibidea" botoiak klikatu eta asko ikasi!

WEBQUEST

Orain ausartu zeure webquest egitera: phpwebquest

miércoles, 27 de enero de 2010

Irratia on-line 1

Hizkuntzak lan egiteko edo webgunea atseginago edukitzeko oso aukera ona irratia esku-eskuan izatea da. Horretarako hona hemen metodo bat:

Interneten irratiak aurki ditzakegu beheko esteketan

Irratia online

Radio Locator

Batzutan irrati erreproduzitzaile baten bidez agertuko dira (ikusi beheko adibidea), ba tresna horretan saguaren eskuineko botoiaz klikatzen dadugu, "propiedades" aukeran irratiaren URLa ikus dezakegu.

Orain, gure blogean Diseinua bistan "Añadir un gadget" klikatuko dugu eta ondoren "HTML/JavaScript" gadget-eko testu eremuan


honako kode hau itsatsiko dugu:

embed pluginspage=
"http://www.microsoft.com/windows/windowsmedia/en/Download/default.asp?tcode=9#location2"
showgotobar="False" transparentatstart="true" autostart="False"
showstatusbar="True" src="
irratiaren URLa" type="application/x-mplayer2"
bbclient="0" name="MC1" height="45" width="220">embed


Kontuz, dena jarraitua idatzi behar dugu. Gainera embed hitzetan desberdintasun ikurrak kokaku behar ditugu, HTML kodean suertatzen den bezala.

Hori eginda, gure blogean -edo sitean- irratia entzun ahal izateko erreproduzitzailea agertuko da.

Amaitzeko bi adibide:


RockKlassiker




Steel FM







miércoles, 20 de enero de 2010

Neurrira egindako mapak

Batzutan mapan erakusten diren baino gauza gehiago adieraztea gustatuko litzaiguke. Hori egiteko Google Maps tresnak aukera ematen digu, ikusi beheko bideoa eta ziur nago zuen materialak hobetzeko ideiak bururatuko zaizkizuela.

domingo, 17 de enero de 2010

Mapak eta planoak

Batzutan blogean mapa edo planoren batek lana erraztu edo webgune erakargarriagoa egiten du. Horretarako bide nekeza dugu, hau da, guk egin dezakegu irudia eta "Añadir imagen" botoiaren bidez blogean kokatu, baina badago beste bide bat, gainera oso sinplea, gure lana errazteko: Google Maps. Interesatzen zaigun mapa edo planoa ikusteko era honetan , egin horrela:

Google Maps-en bidez bilatu lekua
"Link" botoia klikatu
eta kodea kopiatu eta itsatsi blogeko HTML esparruan



Eta listo! Hona hemen froga bat:


Ikusi mapa handiagoa

jueves, 7 de enero de 2010

Estekak

Era erraz bat gure blogean edo sitean edukiak kokatzeko estekak dira. Horretarako guk nahi dugun elementua hautatu behar dugu eta halako ikonoa sakatu:


Horren ondorioz leihotxo bat irekiko da, eta bertan edukiaren URLa itsatsiko dugu. Badago prest esteka!

Estekak egiteko erabili ditzakegun elementuak astotarikoak dira; klikatzeko hitzak edota irudiak ondo daude, eta beraiei lotuta sareko HTML orrialdeak, pdf dokumentuak, swf fitxategiak, eta abar. Ikus dezagun adibideren bat:

Hitzak:

Bizkaia Irratia euskadunei eskeinitako irrati zerbitzua da. Programazino guztia euskera hutsean egiten da. Bizkaiera batuan emitiduten da.

Irudiak:





1626an Quevedok "La vida del buscón Don Pablos" argitarazten du. Bere gaia "El Lazarillo de Tormes" edo "Guzmán de Alfarache"-rekin erlazionatuta dago: pikarokeria.



SWF elementua:




Kontuz! azken honetan esteka botoiaren ekintzan dago, kode honekin: getURL("adibidea.html", "_blank);



OHARRA
Esteka sakatzean, gure blogetik ez ateratzeko, HTLM kodean URLaren ostean target="_blank" idatzi; horrela estekarekin lotutako elementua beste leiho batean irekiko da.